XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez da bidezkoa! -oihukatu zuen.

Eta, oheratu beharrean, irten egin zen. (Aurreko gauean baino beldur txikiagoa somatu zuen, ohitzen hasita zegoen eta.)

Berehala kartzelaraino heldu zen, eta ordu horretan itxita aurkitu zuen.

Baina berehala ireki zituen ate guztiak, Klik-Klak!

Baita burdinsareak ere, Klik-Klak!

Baita aurrera segitzea eragozten zion guztia ere. Teodoro jaunaren bila zebilen.

Azkenean aurkitu egin zuen, ohetxo batean jezarrita, itxura penagarriko gelaska baten barruan.

Ate blindatua ireki eta agurearen albora heldu zen.

Oihal gris zakarreko maukatik tira egin zion.

Ezagutu egin zuen, tristuraz, harritu barik. Hain penatuta zegoen kartzelan sartzeagatik, ez baitzen ezergatik ere harritzen.

Aureliak astindu egin zuen:

- Teodoro! Neu naiz, Aurelia!

- Gabon. Gabon.

- Zu askatzera etorri naiz!

- Ez dut askatzerik nahi. Errugabea naiz.

Dirudienez, gizona bat-batean konturatu zen bera giltzapeturik zegoela eta neskatoa ez zegoela.

- Baina esan zuen nahastuta, zer ordu da? Zelan sartu zara honaino?